IKAZTEGIETAKO
HERRI ESKOLAKO HAURRAK TOLOSAKO BAZTERRAK EZAGUTZEN
Goizean
goiz trena hartu eta Tolosako Leidor Antzokira joan ziren. Tolosako Abesbatza
Lehiaketan parte hartzen zuten “Ensemble Vocal Ambar” taldeari elkarrizketa
egin zioten: Kubatarrak dira eta La Habanan bizi dira, 2014an sortu zen talde
hau, txikitatik musika ikasketak jaso dituzte, piano, gitarra, ahotsa ikasketak
ere egin dituzte. Eta lurralde askotan ibili dira, Euskal Herrian 5 kontzertu
eskaini dituzte; Getxon, Zarautzen, Zizurren, Tafallan eta Tolosan. Gure
lurraldeari buruzko iritzia ere eman zieten esanez, mendi ederrak ditugula eta
pertsona jatorrak eta goxoak garela ere esan zuten. Elkarrizketa egin ondoren
Euskal Herriko abesti bat abesteko eskatu zieten Ikaztegietako ikasleei,
“Euskararen Txantxangorria” abestu zutelarik.
Beraien
entsegua ikustera joan ziren eta aho zabalik geratu ziren ikasle eta
irakasleak.
Ondoren,
Alondegi parkera joan ziren eta han hamaiketakoa egin zuten ikasleak eta
irakasleak.
Indarrak hartu eta gero, Atarira joan ziren bertan nola lan egiten
zuten ikustera. Txoko desberdinak erakutsi zizkieten: bilera gela, erredakzioa eta irrati gela.
Azken honetan, lehiaketa batean
parte hartzeko aukera ere izan zuten. Talde irabazlea gainera opari eta guzti
irten zen.
Atariko bisitari amaiera emateko
taldeko argazkia atera zuten Atariko atarian.
Azkenik, 1. eta 2. mailakoak zenbait eraikinen azalpenak
eman zituzten: Beotibar pilotalekua, Zerkausia, Udaletxea, Gorrotxategi museoa,
Aranburu Jauregia eta Santa Maria eliza. Han
zirela turismo Bulegoa ere bisitatu zuten. Dena paseatuz egin zuten eta Santa
Maria elizaren atzeko parkean bazkaldu zuten indarrak hartzeko. Bukatzeko
apeaderoan hartu zuten itzulerako trena. Primeran pasatu zuten!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina