ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK |
Bilatu blogean
2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala
OPOR AURRETIK, EGUN POLITTA ESKOLAN
Egia esan, jolasean, hizketan, txantxan, ... aritzeko aukera ederra izan dugu gaurkoan eskolan. Hiruhileko osoan lanean fin aritu ondoren merezitako saioa izan da.
TURISMO BULEGORA BISITAN.
BISITARI ASKO JASO DITU IKAZTEGIETAKO TURISMO BULEGOAK
AZGAZKIAK ikusteko egin klik hemen |
Mila esker Ikaztegietako turismo bulegora bisitan gerturatu zareten guztioi.
2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna
TURISMO BULEGO BERRIA IKAZTEGIETAN
Euskal Herria ezagutu nahi duzula? Nora joan erabaki ezinik zaudela?
Baa, aukera polita duzu oraingoan!!
Izan ere, Ikaztegietan Turismo Bulego berria irekiko dugu hurrrengo astean eskolan.
Zure bidaia prestatzeko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu.
ANIMATU ETA GERTURATU!!
2016(e)ko abenduaren 3(a), larunbata
EUSKARA EGUNA GIRO PAREGABEAN OSPATU DUGU.
Goizean goizetik Euskara eguna ospatuz hasi gara eta nola ez "hagina dabilenean, sabela pozik" esaerak dioen bezala, taloa janaz guk ere legea bete dugu.
ARGAZKIAK TALO JANA
Nola ez, tripa ondo bete ondoren, euskaldun peto-peto bezala, Euskal Kiroletan aritu gara. Bazakaltzeko gosea egin behar eta.....
ARGAZKIAK, EUSKAL JOLASAK
Arratsaldean ere, festa giroan jarraitu dugu eta euskal kantak abestu eta dantzatu ditugu, mugimendu askorik egon ez den arren.. Ikusi, ikusi bideoak bestela.
ARGAZKIAK TALO JANA
Nola ez, tripa ondo bete ondoren, euskaldun peto-peto bezala, Euskal Kiroletan aritu gara. Bazakaltzeko gosea egin behar eta.....
ARGAZKIAK, EUSKAL JOLASAK
Arratsaldean ere, festa giroan jarraitu dugu eta euskal kantak abestu eta dantzatu ditugu, mugimendu askorik egon ez den arren.. Ikusi, ikusi bideoak bestela.
Egun zoragarri honi amaiera emateko, txokolate goxo-goxoa egin digute eta esker onean dena barrura...
Mila esker bertaratu zareten guztioi, jai giroan gozatzeko eta baita laguntzen egon zareten guztioi ere.
EUSKARAZ MINTZO
2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea
IKAZTEGIETAKO IKASLEAK TXONTXONGILOTAN
Atzo, azaroak 28 astelehena, LH 3-4-5-6. mailako ikasleak Tolosara joan ginen txontxongiloak ikustera.
Leidor antzokian "Namor,el niƱo pez" emanaldia ikusi genuen. Trenez joan ginen eta goiz polita pasa genuen.
Ea laister beste irteeraren bat egiten dugu!! GU BETI PREST!!
Atzo, azaroak 28 astelehena, LH 3-4-5-6. mailako ikasleak Tolosara joan ginen txontxongiloak ikustera.
Leidor antzokian "Namor,el niƱo pez" emanaldia ikusi genuen. Trenez joan ginen eta goiz polita pasa genuen.
Ea laister beste irteeraren bat egiten dugu!! GU BETI PREST!!
2016(e)ko azaroaren 27(a), igandea
2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena
UDAZKENA DANTZAN JARRI DUGU
2016(e)ko azaroaren 12(a), larunbata
IKAZTEGIETATIK ,TOLOSA TOUR EGITERA
IKAZTEGIETAKO
HERRI ESKOLAKO HAURRAK TOLOSAKO BAZTERRAK EZAGUTZEN
Goizean
goiz trena hartu eta Tolosako Leidor Antzokira joan ziren. Tolosako Abesbatza
Lehiaketan parte hartzen zuten “Ensemble Vocal Ambar” taldeari elkarrizketa
egin zioten: Kubatarrak dira eta La Habanan bizi dira, 2014an sortu zen talde
hau, txikitatik musika ikasketak jaso dituzte, piano, gitarra, ahotsa ikasketak
ere egin dituzte. Eta lurralde askotan ibili dira, Euskal Herrian 5 kontzertu
eskaini dituzte; Getxon, Zarautzen, Zizurren, Tafallan eta Tolosan. Gure
lurraldeari buruzko iritzia ere eman zieten esanez, mendi ederrak ditugula eta
pertsona jatorrak eta goxoak garela ere esan zuten. Elkarrizketa egin ondoren
Euskal Herriko abesti bat abesteko eskatu zieten Ikaztegietako ikasleei,
“Euskararen Txantxangorria” abestu zutelarik.
Beraien
entsegua ikustera joan ziren eta aho zabalik geratu ziren ikasle eta
irakasleak.
Ondoren,
Alondegi parkera joan ziren eta han hamaiketakoa egin zuten ikasleak eta
irakasleak.
Indarrak hartu eta gero, Atarira joan ziren bertan nola lan egiten
zuten ikustera. Txoko desberdinak erakutsi zizkieten: bilera gela, erredakzioa eta irrati gela.
Azken honetan, lehiaketa batean
parte hartzeko aukera ere izan zuten. Talde irabazlea gainera opari eta guzti
irten zen.
Atariko bisitari amaiera emateko
taldeko argazkia atera zuten Atariko atarian.
Azkenik, 1. eta 2. mailakoak zenbait eraikinen azalpenak
eman zituzten: Beotibar pilotalekua, Zerkausia, Udaletxea, Gorrotxategi museoa,
Aranburu Jauregia eta Santa Maria eliza. Han
zirela turismo Bulegoa ere bisitatu zuten. Dena paseatuz egin zuten eta Santa
Maria elizaren atzeko parkean bazkaldu zuten indarrak hartzeko. Bukatzeko
apeaderoan hartu zuten itzulerako trena. Primeran pasatu zuten!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)