Bilatu blogean

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

HAPPY HALLOWEEN!!!

Halloween is celebrated on 31st october. Children go from house to house saying: "Trick or Treat" and wearing fancing dresses.



We had fun celebrating Halloween!!!!


In this picture we are making a jack-o-lantern....


We are making some decorations for Halloween...



HAPPY HALLOWEEN!!!!!

2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

PLANETAK


Gaur, Eguzki-Sistemako planeten aurkezpena egin dugu Galaxia gelakoek. Bertan, Eguzkia, Merkurio, Artizarra, Lurra, Ilargia, Martitza, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno egon dira astronauta horiarekin hizketan.

TIPI-TAPA


Udazkeneko hostoen gainean krax-krax
ibili gara gaur tipi-tapa.


Esperientziak emandako jakinduriaren zama
adinean dute nabari.
Elkarbizitza aberasgarriago bat
haurrekin eraiki nahian dabiltza
Ikaztegietako bidegorrian zehar kontu-kontari.


Haize xume zein inguruko kolore ezberdinek ere
eginarazi digute irri.
Hamaiketako ezin hobearekin tripa bapo beteta
eskolara egin dugu korri.


2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

MIKROMETEORITOAK


Atzo goizean Aranzadiko Astronomia alorreko aditu bat etorri zen eskolara Mikrometeoritoen inguruko lanketa egitera. 

Astronomiaren inguruko azalpen bat eman zigun eta datu berri asko eman zizkigun eta mikrometeoritoak zer diren ere azaldu zigun.


Mikrometeoritoak zer diren, non aurkitu eta nola aurkitu ditzakegun azaldu zigun eta praktikara eramateko aukera izan genuen, argazkietan eta bideoetan garbi ikus daiteke prozesua.


Oso gustura egon ginen eta hainbat mikrometeorito ere topatu eta ikusi genituen mikroskopio baten laguntzaz.