Urriak 13, ostirala
Tailerrak hasi ginen eta eskolaren beharrei erreparatuta,ideia batzuk bota genituen eta gure ideietako bat apal bat egitea izan zen. ( objektu galduak ez apilatzeko idazkaritzako mostradoren eta denen bistan egon ahal izateko )
Apal horretan galdutako gauzak jarriko ditugu; adibidez: jertseak, taperrak eta jostailuak….
Irakurtzeko txoko berriak antolatzea erabaki genuen eta horretarako eserleku gehiago egingo ditugu.
Aurreko klasean eserlekuaren modeloa egin genuen eta horretarako planoa egin genuen neurriak hartu eta gero.





