Bilatu blogean

2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

OLATZEN BISITA

Aurten gure proiektua ZIRKUA denez, atzo arratsaldean, Olatz etorri zen bisitan eskolara. Zirkuan lan egin zuen irakaslea izan zen, eta bertan izandako esperientzia kontatu ziguen.

Bukaeran, 4, 5 eta 6. mailakoek bertso bat kantatu genuen, eskerrak emateko. Primeran pasa genuen!!


Doinua: Astoa ikusi nuen

Urte luzez zirkoan

aritua zara.

Horregatik ekarri 

zaitugu bertara.

Goxo egon zaitezen 

saiatuko gara.

Ongi etorri Olatz 

gure eskolara!!




2021(e)ko urriaren 20(a), asteazkena

"1,2 ipuin kontalariak"

 "1,2 ipuin kontalariak" taldeko kidea: Lurdes Gorostegi zizurkildarra, gure eskolara etorri da ipuinak kontatzera. Saio ezberdinetan bere ipuin batzuk eskaini dizkigu, eta primeran pasatu dugu. Ipuin kontalari bikaina zara, Lurdes!!

Lehenengo saioan HHko ikasleek gozatu dute ipuinetaz:



2. saioan, LHko ikasleen txanda iritsi da...


Gainera parte hartzeko aukera izan dute eta ipuineko protagonistak bihurtu dira une batez.........


Mila esker, Lurdes!!Ikuskizun zoragarria izan da eta asko disfrutatu dugu zure ipuinekin. Gure eskolara oso ongi etorria izango zara. Nahi duzun arte!!




ARAZOAK BLOGEAN!!!

 


Gure blogean arazotxo batzuekin topatu gara eta ezin izan dugu ezer argitaratu orain arte!! Hemendik aurrera gure egunerokoen berri izango duzue blogean. Animatu zaitezte eta ikusi gure lanak!!!

2021(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

AGUR ANA!!!

 Aurreko ostiralean, Ekainak 19, Anaren agurra ospatu genuen eskolan. Gurekin hainbeste urte igaro eta gero, agur esateko momentua iritsi da. Egindako lan guztiarengatik eskerrak ematea besterik ez zaigu falta. Izan zoriontsu eta gozatu ondo merezitako oporrak ANA!!!

Hemen dituzue egun berezi honetan ateratako argazki eta bideo batzuk.

ANARI EGINDAKO BIDEOA