Bilatu blogean

2025(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

M8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 


Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeon eskubideen aldarrikapenerako eguna da, munduko emakume guztiei, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko eguna ere.
Martxoaren 8a larunbata denez, gaur martxoaren 7an ospatu dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna eskolan.


12:30-ean geletan landutako Idoia Asurmendiren “hitzetan” abestia abestu dugu eskola ataria. ZORAGARRIA izan da!!!


Bestalde, ostatuan egingo den emakume erreferenteen erakusketan parte hartu dugunez, bertara joatera animatzen zaituztegu. (aste pare batez egongo da ikusgai).





IKUS ARGAZKIAK