Bilatu blogean
2025(e)ko urriaren 1(a), asteazkena
Txitan arrautza
2025(e)ko irailaren 5(a), ostirala
ESTREINALDIA!
Iritsi da emozioz beteriko goiza! Eskolako lehen eguna! Batzuk urduri, beste batzuk hizlari baina batez ere, lagunak ikusteko gogoz etorri zarete! Betikoei eta berriei, ongi etorri zuen eskolara!
Eta nola hasi dugu ikasturtea? Jolasten! Ez al da, ba, jolasa oso zeregin serioa? Pentsamendu hau aitzakia hartuta iritzi desberdinak jaso ditugu patioan jolasari buruz.
Jolasa orokorrean gozatzeko zerbait dela zioten elkarrizketatu ditugun lagun guztiek. Zer izan behar ote du jolas batek ona izateko? Batzuek zioten mugimendua izatea ezinbesteakoa dela, beste batzuek dibertigarria izatea edo lagunak egin ahal izateko aukerak eskeintzea.
Jolas batean onartezina zer den galderari denek antzeko erantzuna eman diote: jolasa ez da benetako jolasa tranpak, jarrera itsusiak edo isekak badaude.
Oso iritzi interesgarriak piztu dira jolasten gaudenean denbora azkarrago igarotzen dela aipatu dugunean. Zergatik gertatzen da hau? "Lagunekin gustora gaudelako gertatzen da", "mugitzen gaudelako da", "gustora gaudelako gertatzen da".
"Zer ikasten duzun bitartean iruditzen zaizu jolasten zabiltzala?" galdetu dugu ondoren: "margotzean", "matematikan", "irakurtzean", "aurkezpenak egitean" aipatu dizkigute. Bukatzeko, jolasteko toki gustokoen artean futbol-zelaia, frontoia eta etxeko egongela aukeratu dituzte gure elkarrizketatuek.
Salto, korrika eta barre egin ostean, ikasturte bikaina izan dezazuela! Ez utzi inoiz jolasteari!
2025(e)ko ekainaren 3(a), asteartea
JAIO DIRA TXIMELETAK
Atzo eguerdian sekulako sorpresa hartu genuen!!! Kuskuak dauden kaxak zabaldu eta bi tximeleta jaio zirela ikusi genuen. Ikusten al duzue, goiko argazkian, zein kuskutatik atera den tximeleta?
Showing our mock-ups!
On 28 may, students from 5th and 6th grades presented their mock-ups of the different ecosystems: Cuba´s marine ecosystem, North American West Coast Rain forest, Sahara desert, Russian taiga and Pyreenes temperate forest. They did a great work! Congratulations to everyone!
A lot of people showed up to see the mock-ups and we want to thank you all for coming.
We would like to take this opportunity to thank the students who came to the school to pay us a visit, it was a very entertaining and funny chat. Thank you Eñaut, Markel, Dih, Dah, Ali, Aratz and Aitor. It was great to see you again!!!
2025(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena
ZETARREK KUSKUA EGIN DUTE
Kaixo. LH1-2ko ikasleak gara. Guk zetarrak ditugu gelan, kaxa batean, eta kuskua egin dute denek. Kusku batzuk zuriak dira eta beste batzuk horiak edo laranjak. Laister tximeletak jaioko dira.
Badakizue, kuskua egiteko erabiltzen duten hariak 1.500m inguru neurtzen duela? Hori, gutxi gora behera, Ikaztegietatik Alegiraino dagoen distantzia da. Harrigarria, ezta?
2025(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata
GURE INGURUKO HEGAZTIAK EZAGUTZEN
Duela bi aste inguru, gure herrian ikusi ditzakegun hegaztiak ezagutzeko, Iñigorekin herrian zehar ibilbidetxo bat egin genuen. Batez ere txolarreak eta zozoak ikusi genituen, baita kaskabeltza, zapelaitza eta beste batzuk ere. Ibilbidea, kiroldegian bukatu genuen. Eskerrik asko, Iñigo, hegaztiei buruz gehiago jakiteko eman zenigun aukeragatik. Oso ondo pasatu genuen.
2025(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna
Learning about ecosystems...

2025(e)ko maiatzaren 3(a), larunbata
ZETARRAK GELAN
Aste honetan Jonelek zetarrak ekarri ditu gelara. Duela aste batzuk jaio zirenez, handituta daude eta asko jaten dute. Bideoak ikusiko duzue ze abiaduratan jaten duten...
2025(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena
ordiziko buelta
2025(e)ko martxoaren 7(a), ostirala
M8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoaren 8a larunbata denez, gaur martxoaren 7an ospatu dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna eskolan.
12:30-ean geletan landutako Idoia Asurmendiren “hitzetan” abestia abestu dugu eskola ataria. ZORAGARRIA izan da!!!
Bestalde, ostatuan egingo den emakume erreferenteen erakusketan parte hartu dugunez, bertara joatera animatzen zaituztegu. (aste pare batez egongo da ikusgai).
IKUS ARGAZKIAK
2025(e)ko otsailaren 28(a), ostirala
2025(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena
IKAZKEAZTEGIETA TAILERREKO LANAK!
Kaixo!
Ostiralean Ikeaztegieta tailerrean lan pila egin genuen Txoritxar taldeak!
Buruhandientzako maxkuriak, liburuak uzteko apalak amaitu, gurpil handi batekin puff bat egin eta amaitzeko, mahaiak barnizatu genituen ere bai.
Ederki pasatu genuen
!
Txorien janlekuk
Txorien janlekuk eginditugu lh 1 2 txorik zaintzeko. Esne kajak papera goaizik makilak sokak kuterak erabili ditugu janlekuk iteko. Gero janaria jarri eta zuhaitzetan zintzilik jarriditugu.
2025(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena
2025(e)ko otsailaren 17(a), astelehena
MATERIAL GELA TXUKUNDU DUGU
Ikeaztegieta tailerrean material gela txukuntzeko lanean ibili gara. Katea jarri dugu motoak zitzilikatzeko, gero katea brida batzuekin lotu dugu.
Ondoren egur batekin zintzilikario bat egin dugu sokak eta uztaiak gordetzeko.
Eta kajoi handi bat montatu dugu ikean erositako egurrekin, jostailuak eta tresnak gordetzeko adibidez: hondarretako tresnak.
Argazki batzuk ikusi nahi dituzue?
Guk egin dugu Uhaitz, Unai eta Haritz.
Inkubagaiu hondatua
2025(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena
Excursión a Tolosa
Ayer los alumnos de 1º y 2º de Ikaztegieta fuimos a Tolosa al cine Leidor a ver una película. El título de la película es: Friends y la isla de los monstruos. La película nos gustó mucho. Era una peli muy divertida; aunque en algunos momentos daba un poco de miedo y en otros, un poco de tristeza.
Después de la película fuimos al parque y comimos el hamaiketako. Luego, jugamos a escondites y lo pasamos muy bien..Además, hacía muy buen tiempo.
Pasamos un buen día!!!!
2025(e)ko otsailaren 6(a), osteguna
Iñigo eskolan
Astelehen arratsaldean Iñigo etorri zen txoriei buruz hitzegitera. Gauza asko kontatu zizkigun. Hegazti batzuk ez duela hegan egiten eta hegazatiak dinosaurioen garaiekoka direla. Hegaztiak beren ezaugarriengatik, janariarengatik eta beste gauza batzuengatik leku ezberdinetan bizi direla. Argazki pila bat erakutsi zizkigun.
Eskerrik asko, Iñigo.
ARGZKIAK