Bilatu blogean

2024(e)ko irailaren 20(a), ostirala

KAXA MAGIKOA

 


Nolako sorpresa izan dugun gaurkoan! Izan ere, Galtzagorriren partez kaxa misteriotsu bat iritsi da eskolara! “Liburuen altxorra” ekimenaren bitartez ezagutzen dugu bereziki elkarte hau. Imanolen eskutik, hamaika istorio iristen dira urtez urte Ikaztegietako eskolako haurren (eta irakasleen) belarri, begi eta bihotzetara. Horregatik, gaur iritsi zaigun kaxa magiazkoa zela iruditu zaigu! Eta gainera asko pisatzen zuen! Garazik ireki duenean liburu asko ikusi ditugu! Guretzat al dira hauek denak? Zer dela eta?

 

Liburu ibiltarien harira eta eskolan egin ditugun praktika desberdinen berri izan ostean, Galtzagorriren zozketa batean zorte ikaragarria izan dugu! Ikaztegietako eskolari egokitu zaio kilo bat magia! Kilo bat liburu! Kilo bat zorion gaurko ostiral goizean!

 

Ikasturte osoan zehar irakurzaletasuna hauspotzen jarraituko dugu eta liburu hauek gure abentura-egarria asetuko dute, noizbait asetzen bada. Gure jakin-mina are gehiago piztuko dute. Imaginazioaren errepublika eraikitzen jarraituko dugu eurei esker! Momentu berezi horren argazkiak ikusi nahi?

 

Eskerrik asko, Galtzagorri!

2024(e)ko irailaren 6(a), ostirala

Motorrak berotzen...ikasturteari hasiera emateko!!

Oporrak bukatu ondoren, bada eskola bueltatzeko garaia..laguntxoak ikusi, oporretako kontuetaz aritu, ikasle eta irakasle berriak ezagutu...Eguraldi  lagun izan  ez badugu ere, oso ondo pasa dugu antolatutako jolasekin, eta une batez, euria egiten zuenik ere ahaztu egin zaigu!! Gero, geletera joan, bakoitzak bere lekua hartu, eta berriz patiora joan gara jolastea. Horrela hasi daiteke ikasturtea!!!     😍😍😍   

Ikasleren bat nekatuta zegoen arren, alaitasuna, irribarreak eta algarak izan da nagusi gaurko egunean.

Itxura bikaina du ikasturte berri honek! Gainera 2 ikasle berri ditugu eskolan. ONGI ETORRI AMIN! ONGI ETORRI MEHDI!!

 

 Gaurko argazkiak ikusi nahi?