Bilatu blogean

2019(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

KIROL TOPAKETA


KIROL TOPAKETA 2019

Gaur Tolosan elkartu gara beste eskola txikienkin kirol topaketa batean. Oso ondo pasa dugu elkarrekin, kirol eta jolas desberdinak landu ditugu: paratxuta, zaku lasterketa, txingak, koskolak, sokatira....



2019(e)ko martxoaren 13(a), asteazkena

FRUTA BROTXETA

Kaixo!
Sukaldaritzan fruta brotxetak egiten aritu ginen. Asko gustatu zitzaigun fruta moztea. Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

INGELESEKO BARNETEGIA!!!

5. eta 6. mailako ikasleak, ingeleseko barnetegira joan dira aste osoa pasatzera!!!!

Gaur goizean hemendik Urnietara joan dira. Bertan, beste eskoletako haurrak ezagutzeko ekintza ezberdinak egin dituzte eta ondoren bazkaldu egin dute. 

Orain, momentu honetan, music box egiten daude eta oso gustura omen daude denak!!!!

Hemen dituzue gaur ateratako argazkiak!!!! Egunero ateratako argazkiak bertara igotzen joango dira, beraz, egunero behatzen joan, aldaketak egon daitezke eta.

Erroskilak

Kaixo familia,
Hemen daukazue aspaldian egin genituen erroskilen errezeta. Aldi berean, ARGAZKIAK ikusteko aukera duzue. Goxo-goxoak zeuden!


2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala



MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Eskola guztiak, gelaka, aurreko egunetan "ZAINTZAK PARTEKATUZ"  gaia landu eta gero, gaur goizean globo moreak puztu  eta arratsaldean zinta moretan guri bururatutako leloak kopiatu eta pultsera moduan ipini ditugu.


Txikitatik gaia landuz ea lortzen dugun BERDINTASUNERA iristea!!





ARGAZKIAK

2019(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

OSTEGUN GIZENA

Atzo Ostegun gizena ospatu genuen eta ekintza asko egin genituen.

6. mailakoek txistorra bokadiloak prestatu zituzten eta haur eta helduak jateko aukera izan genuen. Ondoren, pregoia irakurri eta bertsoa abestu eta gero txupinazoarekin batera ekin genion festari!!!!

Geletan egindako buruhandiak eta Baliarraingo zezenarekin korrika saio handiak egin genituen.

Oso ondo pasatu genuen!!!

Hemen dituzue egunean zehar ateratako argazkiak.

Gora IƱauteriak!!!!