Bilatu blogean

2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

PLANTETARIUMERA BISITA!!!

Aurreko ostiralean, azaroak 23, Iruñeako planetariumera joan ginen.
Lehenengo hamaiketakoa egin eta jolasean aritu ginen eta gero planetariumera sartu ginen!!! Asko gustatu zitzaigun, landu genuen guztia birpasatzeko balio izan zigulako irudi ikusgarriak ikusiz. 
Hementxe dituzue argazkiak zein ondo pasa genuen ikusteko!!!!

2018(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

AZAROAK 25- GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
AZAROAK 25

Aurreko egunetan lanketa egin, bertsoa osatu eta denon artean abestu dugu.



nazioarteko genero indarkeriaren aurkako eguna bilaketarekin bat datozen irudiak



BERTSOA



MUTILAK NESKEI BAI
NESKAK MUTILEI EZ
DENOK BURUAN DUGU
JOTZEA DELA ERREZ

ASKI DA, EZEZKOA DA EZETZ
ASKI DA, EZEZKOA DA EZETZ

ETXEAN TA KALEAN
INOKIN EZ SARTU
SENTIMENDU OSO TXARRAK
ZUK ERE EZ HARTU

ASKI DA, EZEZKOA DA EZETZ
ASKI DA, EZEKOA DA EZETZ.

SENTIMENDU GAIZTOAK
GUKIN KANPORATU
EZ JO INORRI EZ EZ
TA ERRESPATATU

ASKI DA, EZEZKOA DA EZETZ
ASKI DA, EZEKOA DA EZETZ.

                                          DOINUA: (Ama begira zazu)

2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

ZORIONAK URTZI



ZORIONAK
                                                 URTZI
                                                                            AZAROAK 20

7 URTE

ZORIONAK DAH SALAMA



ZORIONAK
                                   DAH SALAMA
                                                                                AZAROAK 17 

7 URTE

KONTSUMOBIDE


Ostegunean, Kontsumobidetik etorri ziren bi neska tailer ezberdinak eskaintzera. 

Bi taldetan banatu ginen eta talde bakoitzak bi tailer egin zituen. LH 1., 2. eta 3. mailakoak "Arriskuak Saihestu" tailerrarekin hasi ziren eta patio ondoren "Publizitataren analisia" tailerrarekin jarraitu, LH 4., 5. eta 6. mailakoak, aldiz, "Publizitatearen analisia" tailerrarekin hasi ziren eta "Telefono mugikorra eta internet" tailerrarekin jarraitu zuten. 

Oso gustura aritu ginen eta gauza berri asko ikasi genituen.

Mila esker!!!!!

2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

Preparando el árbol de Navidad - Gabonetako zuhaitza prestatzen


Este año también decoraremos el árbol de Navidad junto con los amigos de Goienetxe. Para eso, ayer por la tarde vinieron a nuestra escuela y estuvimos todos reunidos hablando sobre cómo repartir el trabajo de preparar los adornos para decorar el árbol del Olentzero. Los de Goienetxe, se llevaron material para hacer su parte del trabajo. Nosotros haremos nuestra parte y entre todos decoraremos el árbol preparado por los padres.

¡ENTRE TODOS ES MEJOR!

 
 


Aurten ere elkarlanean apainduko dugu Eguberrietako zuhaitza. Atzo arratsaldean Goienetxeko lagunak izan genituen bisitan eskolan. Apaingarri batzuk egiteko materiala eraman zuten, guk beste batzuk egingo ditugu eta gero denon artean guraso elkarteak prestatutako zuhaitza apainduko dugu.

ELKARLANEAN HOBE!

BIRZIKLAPEN TAILERRA

Hemen gaude beti bezala lan eta lan. Gaiarekin lotuta Espaziontzi handi bat egiteko asmoa daukagu eta hortan hasi gara. Ea lortzen dugun eta ilargira joaten garen!!!!!


Dena ondo datorkigu espaziontzia egiteko, baita aterki zahar bat ere!!!!



Hamburgesak

KALABAZA HAMBURGESAK

OSAGAIAK:

- BARATXURIA HORTZ BAT
-KALABAZA 300G
- OLOA 150G
-GORRINGO 1
-GATZA

NOLA EGIN:
- KALABAZA EGOSI ETA PUREA EGIN.
- OLOA, BARATXURI TXIKITUA ETA GORRINGOA NAHASTU.
- DENA NAHASTU ETA FORMA EMAN.
- ZARTAGIAN  FRIJITU.

Kalabaza bruxketak


Kalabaza bruxketak


Ostiralean kalabaza bruxketak egin genituen. 
OSAGAIAK:
-kalabaza 300g.
- iriña 125g.
-2 arraultza.
-legamia sobre bat.
-gatza.
- olioa.

NOLA EGIN:

Kalabaza egosi. Bitartean beste osgaiak nahastu . Ondoren kalabaza purea egin genuen eta ontzi berdinean nahastu genuen. 
Kazuela batean olio dexenterekin berotu eta goilaradaka sutara bota frijitzeko.

ON EGIN!!!!

2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Egur tailerra

Hau da aroztegi tailerrean erabilitako materiala: egurra, zerrak, margoak, lixak.....

 Lantxo txiki honekin hasi ginen

Ondoren lan konplikatuagoak egin ditugu. Batzuk ikasleek diseinatutakoak, beste batzuk berriz guk emandako txantiloiak erabiliz egin dituzte.

Begira zer lan dotoreak egin ditugun. Eta oraindik ez dugu amaitu.




                      ZORIONAK ANARTZ
                                                                 URRIAK 10

3 URTE