Gaurkoan gure urteroko emanaldia egin dugu. Iraganetik eskuz esku ibilitako zenbait lanbide. Almadiazainak gidari genituela, artzainak, jostunak, saskigileak, kanpaijoleak eta arotzak izan ditugu dantzan eta saltsan.
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA Gaur martxoak 8, osteguna emakumeen nazioarteko eguna ospatu dugu eskolan. Ekintza desberdinak egin ditugu gai honen inguruko hausnarketa egitera bultzatzen gaituztenak: ipuinak, bideo batzuk ikusi, hormirudi bat margotu,...
Makina sinpleak hasi gara lantzen. Horien artean dugu palanka. Gaur egun erabiltzen ditugun eguneroko objetuak aztertzen aritu gara eta gauza asko ikusi ditugu: objetu bakoitzaren euste puntua, potentzia eta erresistentzia non dauden. Horretarako koloretako gometxak erabili ditugu.