Bilatu blogean

2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

ZENBAT IKASI DUGUN TAILERRETAN!!

Atzoko eguna, tailerren aurkezpenak egiteko erabili genuen. 
4 aurkezpen egin genituen: HHkoak, txorimalo, baratza eta sukaldaritza tailerretan egindako lanak aurkeztu genituen.

Lan bikaina egindakoa, asko ikasi  eta batez ere oso ondo pasatu dugu.

2. HIRUHILEKOAN ERE IKASTEN JARRAITUKO DUGU!!

       

ARGAZKIAK

2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Gaztelerako saioan 3, 4, 5 eta 6. mailakoek sortutako ipuin desberdinak aurkeztu zituzten.




GOIENETXEKOEKIN ZUHAITZA APAINTZEN!!

Abenduaren 15ean, Goienetxekoak etorri ziren beraien inguruko azalpen bat ematera, zuhaitza apaintzeko apaingarriak egiten lagundu digutelako eta gero beraiekin batera, zuhaitza apaindu genuen, euria egin zuen arren oso polita geratu zen zuhaitza!


2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

Euskararen eguna

Eguraldi txarrari...aurpegi ona...Aurreko ostiralean euskararen eguna ospatu genuen eta ezusteko gonbidatua izan genuen: elurra.

2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

Txotxongiloak, Tolosan

Azaroak 29, asteazkena, Tolosara joan ginen txotxongiloak ikustera. Lehenengo Topic-eko arkupeetara joan ginen hamaiketakoa egitera. Han zaborrarekin egindako maketa oso poliltak ikusi genituen. Gero, Leidorrera joan ginen, eta ikastetxe bakoitzak bere lekua hartu ondoren, ikuskizuna hasi zen. Xaboi ponpak, magia, musika...denak nahastuta ikuskizun polita ikusi genuen.


                                                                  ARGAZKIAK



2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Euskararen eguna


Eguraldi txarrari, aurpegi ona....Gaur euskararen eguna ospatu dugu eta elurra izan dugu ezusteko gonbidatua...




2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

AZAROAK 25


GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA 


Eskolan ospatu genuen genero indarkeriaren eguna, salto gelan elkartu ginen, bestsoak abestuz, musika dantzatuz eta sentimenduak mintzatzen. Atsalde polita pasa genuen!!




2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

LEIREREN PRAKTIKALDIA

KAIXO DENOI
AURTEN LEIRE IKAZTEGIETAKO ESKOLAN EGON DA 1. ETA 2.MAILAKO GELAN.
OSO ONGI PASATU DUGU BERAREKIN ETA IZUGARRI LAGUNDU DIGU. BERRIRO ETORRI BIXITAN NAHI DUZUNEAN. ESKERRIK ASKO LEIRE.



2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

BABARRUNAK ALETZEN

Ba al zenekien....
Babarrunak aletzeko modurik errazena....
 1.- Ondo zimeldutako babarrunak 
telazko zaku batean sartu eta ondo itxi.


2.- Makila batekin zakuari 
golpeak eman
3.- Azalak eta babarrun aleak
bereizi.

4.- Babarruna haizatu, horretarako 
haizea beharko dugu, zikina eta azala babarrun aletik berizteko. Azala eta zaborra haizeak eramango du.Zergatik? ....
tela jarri bestela babarrun aleak poteka atera egingo dira ontzitik.


.... Baaaaaa, pisua izango da arrazoi. Babarrunak pisu gehiago du eta ontzira eroriko da, azalak aldiz arinak dira eta haizeak eramango ditu.

Hau irakurri ondoren, zerbait ikasi al duzu? Idatzi iruzkina




2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

PAUSOKA

Ikasle, irakasle eta gurasoak Pausoka Elkartearen lana ezagutzen. Ekitaldi xume eta eder bat izan dugu eskolan.


ZUENTZAKO GORDETA
DUGU BIHOTZ ERDI
DENA ONDO JOANGO DA
EZ JARRI URDURI
HEMEN GAUDE EMATEKO
MUXUAK ZUERI
ANIMO PILA ETA
BETI GOGOR SEGI

Argazkiak ikusteko
Mila esker gerturatu zareten guzioi.

2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena

Garaian garaikoa eta bertakoa.

Iraila eta urriko garaian garaiko eta bertako Euskal Herriko produktuak landu ditugu, gela  bakoitza probintzia batetaz arduratu delarik. Asteazkenean denak elkartu ginen eta talde bakoitzak landutako produktuaren azalpena eman zuen eta mapan kokatu zuten.



2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

ZINEMARA

IKAZTEGIETA KO 1-2. MAILAKOAK ETA 4-5 URTEKOAK TRENEAN TOLOSAKO LEIDORRERA JOANGINEN LOTTE ETA ILARGIKO HARRIAK IKUSIGENUEN ETA SUPERONDO  PASATUGENUEN. PARKERA JOANGINEN ETA JOLASTU GENUEN AMAIKETAKOA JANEZ.


2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

ORDIZIAKO AZOKA

ORDIZIAKO AZOKARA BISITA


              Asteazkenean eskola guztia Ordiziara joan ginen azoka ikustera. Bertan postu,  produktu eta lanbide  desberdinak ikusteko aukera izan genuen. Bazkaltzera parkera joan ginen,  ogitarteko goxo goxoa jatera eta lagunekin jolastera. Ederki ibili ginen!!



                                                              ARGAZKIAK

2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

3TXULO, eskolan!!

Atzo 3TXULO saioko lankide batzuk etorri ziren gure eskolara beraien lanbidea azaltzera. Denok, adi entzun genituen haien azalpenak...Hain interesgarria zen dena!!



Lanbide ezberdiñak aztertu eta gero, grabaketa batzuk egin zituzten eskolan, eta asko disfrutatu genuen denok!! Sukaldean, eskolaren aurkezpenak egiten, baratzan, dantzan...denetik egin genuen...



Baratzan lekak biltzen...


Auskalo!! Agian, gure ikasleren bat kazetari bihurtuko da egunen batean!!

Txorimaloa egiten...ez da horren erraza!!

Ostiralean, Txorimalo tailerretan hasi ginen txorimaloa egiten...Ez da horren erraza, baina denon parte hartzearekin eta denon laguntzarekin, lortuko dugu!!


Txikien laguntza ere ezinbestekoa zen...


Lanean, arreta handiz...

2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena

BERTSO SAIOA ZUZENEAN ESKOLAN

Beñat eta Oihana Harituz Bertsozale elkartetik bisitan izan ditugu gurekin. Bertso dotoreak entzun eta gozatzeko aukera izan dugu.

                              ...adi adi bertso saioa entzuten....







Gai jartze lanetan ere aritu gara eta a zer nolako maila Beñat eta Oihanarena.



Errima zerrenda bat emanada ere ederki moldatu dira bai binala-biak.





Mila esker eta berriro ere etorri nahi duzuenen, gu prest izango gara beste saiotxo bat entzuteko eta.

2017(e)ko irailaren 22(a), ostirala

SUKALDARITZA TALLERRA



                                           SUKALDARIEN TXAPELAK EGITEN



Gaur arratsaldean sukaldaritza tallerrean txapela politak egin ditugu, hona hemen gure lanak. 



2017(e)ko irailaren 13(a), asteazkena

2017(e)ko irailaren 7(a), osteguna

IKASTURTEAREN LEHENENGO EGUNA

Oporrak bukatu dira, pilak kargatu ditugu eta gogoz eta ilusioz hasiko dugu ikasturte berri hau. Lagunak ikusi, jolasak egin...hasiera bikaina!!



2017(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

GORPUTZALDIAK SAIOA GURASOEKIN

Ikasturtean zehar burutu dugun proiektua gurasoekin lantzeko aukera izan dugu. Bai esperientzia polita benetan.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!

2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

SEIGARREN MAILAKOEI AGUR

Ikaztegietako Herri Eskolako une goxoak eta ahaztezinak barruan ditugula....


Argazkiak
            .....agur esan behar, lagun, irakasle.



ESKOLA MARGOTZEN

Lan bikaina egin dugu, azalerak kalkulatu, zenbat kilo margo behar dugun aurrikusi eta baita asmatu ere...
Bideoa ikusteko 


2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

BABARRUNAK EREITEN

Negu gogorra badator, guk eltzea betetzeko babarrunak erein ditugu...

      Argazkiak



.... ea irailean zer topatzen dugun.

2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

BALIARRAINERA BISITAN

Ederki pasa dugu Baliarrainen, nahiko jolas egin eta bertako txokoak erakutsi dizkigute herritarrek.

Aldapan gora, pausorik pauso, aldapan behera....





Haurreskolako haurren ongi etorria, a zer sorpresa!! Mila esker!


Argazkiak 





Zuk ere ezagutu nahi? Hemen bideoa.





2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

ALTXORRAREN KUTXAREKIN LITERATURAZ GOZATZEN

Ikasturte honetan ere Galtzagorri elkartekoak hurbildu zaizkigu Altxorraren kutxarekin.












Oraingoan hirugarren ziklokoak izan dira ipuinak azaldu dizkigutenak!




















Gustura gabiltza ipuin berriak entzunaz eta hauekin gozatuaz!









2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

NEGUAN UZTA JASOTZEKO...

                 Artoa erein dugu....

                                                                     

                                                                                                       ....Ea zer seinale ematen duen       







2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

ROBIN HOOD

     Gaur Ataunera joan gara eta bertan antzerki bat ikusi dugu ingelesez: Robin Hood. Gainera, gure eskolako ikasle batek parte hartzeko aukera izan du, eta oso ondo egin du. Well done, Dari!!
Jolasteko parada ere, izan dugu, bertan hamaiketakoa jan eta gero, antzerkia ikustera!!



2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

BARATZAN SASOI BETEAN

Lur saila prestatze lanetan gogoz aritu gara.



Argazkiak 











Eskerrak eman Ikaztegietako Udalari esperientzia hau bizitzeko aukera eskaini digulako. 

TOPIC-era IRTEERA



MAIATZAK 12,  TOPIC-ERA  IRTEERA


IRITSITAKOAN BAKOITZARI TXAPA BAT EMANZIGUTEN.
ANTZERKIBAT EGINTZUTEN,PINTTO- PINTTO. MORDO BAT GUSTATUZITZAIGUN, LUZEA IZANTZEN, HALAERE OSOPOLITA.





BAZKALDU ETA GERO, DENA BUKATUTAKOAN, PARKERA JOAN GINEN ETA BERTAN ONDO PASATU GENUEN. ETA POZ-POZIKAN IBILI GINEN.

ETA GERO, BINAKA ESKUA EMANDA, TREN GELTOKIRA JOAN GINEN. HAN TRENA ITXARON GENUEN ETA BATZUEI OSO LUZEA EGIN ZITZAIEN ETA BESTE BATZUEI MOTZA.

OSO POZIK IBILI GINEN!