Atzo euskararen eguna izan zen. Goizean goiz, taldeak egin genituen mahai jolasetan ibiltzeko Lh-6 ko ikasleak taloen masa egiten ari zirelako. Geroxeago taldeka joan ginen jeisten taloak egiteko eta ondoren jateko. Jan eta gero jolasean ibili ginen.
Geroago ikasleen gurasoak eta ikaztegietako herritarrak gerturatu ziren taloak erostera eta jatera.
Gero LH5-6ko ikasleak bertso emanaldia eskaini ziguten euskararen egunaren ingurukoak. Hori eta gero eskola guztiak dantza emanaldia egin zuen. 3 dantza egin zituzten, "Xorieri","Txulalai" eta azkenik "Ongi etorri, gora musika, gora euskara". Ondoren Araitz eta Izaro (praktikak egin ziztuzten neskak) etorri ziren bisitan eta beraiekin oso gustora egon ginen. Gero bazkaltzera joan ginen.
Arratsaldean bingoan jolastu ginen,baina ez zen bingo normala… “frogarekin” zen.
Oso ondo pasa genuen,mila esker parte hartu dezuen guztioi!!!
Egun zoragarria izan zen!!😊😋😉😘😘😆






